“Last Prais”

by • 12 noviembre, 2013 • Sin categoría • Comments (1)690

India, Australia, Filipinak, Indonesia, Hego Afrika, Uruguai, eta abar, izan dira ezagutu ditugun jendeen herritartasunak. Eta haien galderak Espainia eta Euskal Herriari buruz izaten dira normalean. Gezurra badirudi ere, gure herrialde txikia munduan barrena ezagutzen da, bai jauna, Euskal Herria.

Guztiekin ez dituzu gauza berdinak konpartitzen baina janari bat, kafe bat, edota momentuko tokia ezagutzen izaten dira momenturik egokienak beraiekin hitz egiteko, eta beraien kulturen zati bat betirako gordetzeko.

Azkeneko bikotea ez digute haien kulturaren ezer ez asaldu, noski, gipuztarrak izanda!

Ander eta Borja, Donostian eta Madrilen dabiltzate lanean buru belarri. Baina noizean behin elkartzen dira mundua ezagutzen jarraitzeko, ta ze kasualitatea, biziklautak haien bidean!
Gipuztar bikotea

Lehenengo momentutik gure proiektuarekin txunditutak gelditu ziran, galdezka detaile guztiak, ikuspuntu guztietik. Normal, ea noiz aurkitzen dituzun horrelako ero batzuk!

Gipuztar bikotea

Zelan hasi zan?.. zelan bidean?.. nola egiten genuen janariarekin?.. zelan lo egiteko? … Baina ez ziran konturatu, haiek guri askoz gehiago eman zigutela guk haiei baino, 4 hilabete  pasa zirela bidaiaren hasieratik, gure herriko zati bat gure aurrean genuelako.

Gipuztar bikotea Gipuztar bikotea Gipuztar bikotea

Okindegi erraldoi baten historiak, Australia gurutzatzearen abenturak, gabaz igarotako txirrindu lasterketak, banku bateko egunerokoak, … hau da, haien bizitzen zati batzuk, haien bizitzen abenturak. Eta gainera Istanbulen “turist” bezala bizirik jarraitzeko hiztegi basikoa: “fix-prais”, “last-prais”, “xixaleku” …

Pier Lotti kafetegitik, Taksimeko gaueko anbientera, “turist” afari tipiko batetik pasata, kristongo barreak egin ditugu bikote paregabe honekin.

Gipuztar bikotea

Jende jatorra, jende atsegina, eta beste momentu baten egotekotan , farra galanta botatzeko primerako konpainia!

Laster arte bikote!