India, Australia, Filipinak, Indonesia, Hego Afrika, Uruguai, eta abar, izan dira ezagutu ditugun jendeen herritartasunak. Eta haien galderak Espainia eta Euskal Herriari buruz izaten dira normalean. Gezurra badirudi ere, gure herrialde txikia munduan barrena ezagutzen da, bai jauna, Euskal Herria.
Guztiekin ez dituzu gauza berdinak konpartitzen baina janari bat, kafe bat, edota momentuko tokia ezagutzen izaten dira momenturik egokienak beraiekin hitz egiteko, eta beraien kulturen zati bat betirako gordetzeko.
Azkeneko bikotea ez digute haien kulturaren ezer ez asaldu, noski, gipuztarrak izanda!
Ander eta Borja, Donostian eta Madrilen dabiltzate lanean buru belarri. Baina noizean behin elkartzen dira mundua ezagutzen jarraitzeko, ta ze kasualitatea, biziklautak haien bidean!
Lehenengo momentutik gure proiektuarekin txunditutak gelditu ziran, galdezka detaile guztiak, ikuspuntu guztietik. Normal, ea noiz aurkitzen dituzun horrelako ero batzuk!
Zelan hasi zan?.. zelan bidean?.. nola egiten genuen janariarekin?.. zelan lo egiteko? … Baina ez ziran konturatu, haiek guri askoz gehiago eman zigutela guk haiei baino, 4 hilabete pasa zirela bidaiaren hasieratik, gure herriko zati bat gure aurrean genuelako.
![]() |
![]() |
![]() |
Okindegi erraldoi baten historiak, Australia gurutzatzearen abenturak, gabaz igarotako txirrindu lasterketak, banku bateko egunerokoak, … hau da, haien bizitzen zati batzuk, haien bizitzen abenturak. Eta gainera Istanbulen «turist» bezala bizirik jarraitzeko hiztegi basikoa: «fix-prais», «last-prais», «xixaleku» …
Pier Lotti kafetegitik, Taksimeko gaueko anbientera, «turist» afari tipiko batetik pasata, kristongo barreak egin ditugu bikote paregabe honekin.
Laster arte bikote!
Warning: Declaration of Social_Walker_Comment::start_lvl(&$output, $depth, $args) should be compatible with Walker_Comment::start_lvl(&$output, $depth = 0, $args = Array) in /homepages/7/d451064177/htdocs/wordpress biziklautak.com/wp-content/plugins/social/lib/social/walker/comment.php on line 60
Warning: Declaration of Social_Walker_Comment::end_lvl(&$output, $depth, $args) should be compatible with Walker_Comment::end_lvl(&$output, $depth = 0, $args = Array) in /homepages/7/d451064177/htdocs/wordpress biziklautak.com/wp-content/plugins/social/lib/social/walker/comment.php on line 60
Zer esango dugu gu ba… Guretzako LA HOSTIA izan da zuekin bidai hau konpartitzea benetan LA HOSTIA. Egia esanda, momentu oso onak pasa ditugu Istanbulen, eta neretzat LAGUN batzuk dauzkat munduan bizikletarekin bira, eta beste bat Sopelan, Paula. Hodei eta Javi gogor jarraituko dute pedalei ematen. Pena handiarekin, zuk Bilbora bueltatu behar zara belaunan duzun arazoarengatik. Bilbon zaudela, ziur elkar ikusiko garela. Donostin edo Bilbon, edo bietan…baina elkar ikusiko garela, ZAUDE ZIUR!!! BESARKADA BAT ETA BIHOTZ-BIHOTZEZ ESKARRIK ASKO!!!