Bueno, azkeneko bideoan “azaldu” nuen bezala nere belauna ez dago oso ondo. Medikuek azaldu zidaten bezala, hilabete bat eta bi hilabete arteko geldialdi bat egiteko behartuta aurkitu nahiz.
Hodei Alemanian dago, eta Javi bere bizikletaren erreparaketak kudeatzen.
Horregaitik nere lagun on baten bisita dela eta, Estanbul hiria pixkat hobeto ezagutzeko animatu naiz.
![]() |
![]() |
Gaur meskita garrantzitsu baten txanda izan da, “AyaSofia” edo “Santa Sofia”. Gaur egungo eraikin erraldoi hau Kristo ondorengo 537. urtean bukatu zuten eta mila urte inguru, Europako elizarik handiena izan zen. Eliza bai, eliza. Meskita hau, eliza izateari utzi zion k.o. 1453. urtean musulmandarrek hiria konkistatu zutenean, momentu horretan “Konstantinopla” deitutako hiria gaur egungo “Estanbul” izatera pasa zan.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Arratsalde guztietan 17:30etatik aurrera gaua da nagusi, nere belauna ez dago oso ondo erantzuten, eta hiri hau oso handia da. Horregaitik esfortzu bat egin beharko dugu gauza interesgarri gehiago ezagutzen jarraitzeko.
![]() |
Hurrengo Domekan Javi eta Hodei Balkanak gurutzatzen egon zireneko abenturaren bigarren partea ikusi ahal izango duzue. Eta bertan ez, baina laister azalduko dut nola pasako dudan belaunak eskatzen didan denbora hori. Adi egon!
Ondoloin!! 😀
Warning: Declaration of Social_Walker_Comment::start_lvl(&$output, $depth, $args) should be compatible with Walker_Comment::start_lvl(&$output, $depth = 0, $args = Array) in /homepages/7/d451064177/htdocs/wordpress biziklautak.com/wp-content/plugins/social/lib/social/walker/comment.php on line 60
Warning: Declaration of Social_Walker_Comment::end_lvl(&$output, $depth, $args) should be compatible with Walker_Comment::end_lvl(&$output, $depth = 0, $args = Array) in /homepages/7/d451064177/htdocs/wordpress biziklautak.com/wp-content/plugins/social/lib/social/walker/comment.php on line 60
Donostitik zuen abentura berriei arreta asko jarriko dizkieegu. Benetan oso konpania ona izan zarete egun hauetan.
Besarkada handi bat HIRUKOTE ta EGURRA TXIRRANDRI!!!
Borja eta Ander
Mila esker fenomeno! Gu oso ondo pasa dugu baita ere. Gauzatxo bat bakarrik esan behar… hurrengoan txalupa hartuko dugu!
Ondo segi bikote! Besarkada handi bat!