Arazoak lo egiteko?

by • 19 August, 2013 • Uncategorized • Comments (0)154

Bapatean argi bat gauean! Eta ahotzak!

– Ei ei ei Javi…esna zaitez! Uzte dut geure atzean daudela, ikusi gaute!

 

Kostatu egin zitzaidan non nengoen jakitea baina neure burua lekuratu ostean han ikusi nuen argia.

Hasieran bakarrik argiarekin bilatzen ari gintuztela zirudien, baina laster, ulertzen ez genuen zerbait, ohiukatzen hasi ziren. Ze demontre nahi zuten?

DSCN0587

Ezkutatzen zailatu ginen baina ezinezkoa zela ulertu genuenean, ondo geundela ohiukatu genien. Momentu horretan bertan argia gorde eta laster entzun genuen haien autoa tunelak atzean uzten. Hau sorte ona! Jarraitu genuen lo egiten.

 

 

 

 

 

 

Goiz goizean esnatu ginen eta tunelak pasaden egunean bezala gurutzatzeko prestatu egin ginen. geratzen zen erdi tunela atzoko eran jarraituz pasa genuen, txirrindularen gainean adrenalina gehien askatu nuen momentua hori izan zen. Azkenean, nekatutak eta oraindik pixka bat urduri, beste aldean geunden! Gora gu!

20130806_073910
Gozari galanta jan ostean, Florentziako bidea hartu genuen. Bi ordu egon ginen nahiko portu luzea igotzeko, eta Carrara eta Massa-ko hiriak pasa genituen.

DSCN0610

DSCN0603

 

Pixkat berandu egin zitzaigun eta atseden hartzeko leku bat bilatzeko momentua heldu zen. Bere lorategian zegoen familia bati eskatu genion leku bat kanping dendak jartzeko, baina handik 3 kilometrotara zegoen hondartza batera joateko aholkatu ziguten. Bazirudien laster aurkituko genuela lo egiteko leku aproposa…baina oraindik ez zegoen dana eginda.

 

Hondartzan guztiz debekatuta zegoen kanping dendak ipintzea, baina hori ez zen txarrena. Leku oso turistikoa zen eta jendez beteta zegoen hondartza guztia eta bere inguruak, oso zaila izango zen han lo egitea…beste leku bat bilatu behar genuen!

DSCN0596

 

Handik bueltatzo batzuk eman genituen eta azkenean bidean zehar ikusi genuen kanping huts batean akanpatzea erabaki genuen. Sartu bezain laster ijito Rumaniar batzuk haien esku-argiekin apuntatu ziguten. Haien gauzak zeukaten lekura hurbildu ginen eta polizia beti goizetan agertzen zela azaldu ziguten bitartean, haien ondoan lo egiteko eskaini ziguten.

 

Hortik ez oso hurrun lo egin genuen gau hartan eta, egia esanda, egun hura hobeto eta lasaiago lo egin genuen gauetariko bat izan zen.

Etapen profilak