GURE DOKUMENTALAREN BIDEAN

by • 10 February, 2013 • Bloga-eu @euComments (0)680

ZINE MAPA #3

Gure etorkizuneko dokumentalaren bidean gaudenez, informazio asko eta genero honen ezagutza handitzen goaz.

Urtarrilaren 30ean, Aida Vallejok, Donostiako Arteleku-n Dokumental jaialdien gaineko ikuspuntu desberdin bat aurkeztu zuen, ZINE MAPA #3 hitzaldien barnean.

Eguna bi zatitan banandu zuen: lehenengoa goizean hitzaldiarekin, eta bigarrena arratsaldean, rol joko batekin.

Goizean planteatu zuen nola gaur egun daukagun egoeran jakina dela pelikulen transmisio formala, edo ohikoa dena, ZINEMA, aldatzen ari dela. Beste momentu batzuetan bestelako medioak erabili baldin baziren ere, gaur egun, Internet dugu nagusi. Hala ere, beste medio batzuk ikusten hasi dira eta haiei bultzada eman beharko geniekeelakoan dago Aida Vallejo: museoak, kultur etxeak, gaztetxeak, …

Gaur egun egiten ari den tesian, Europa mailatik ikusita, azken hamarkadetako eboluzioa ikusi ahal izan du, eta nolako hazkundea izan duten festibalek. Artelekun azaldu zuen nola, prozesu horretan, politikak denborarekin galtzen joan dela elkargune haiekiko zuen boterea, batez ere jaialdi berriak bide alternatibo batetik abiatu direlako.

Baita ere aurkeztu zigun ze nolako aukerak aurki ditzakegun, bai kokapenaren zein motaren edo kategoriaren ikuspuntutik ikusita. Euren artean dituzten berditasunak ere, ikusten direnak, film paseak, prentsaurrekoak, festak… edota ikusten ez direnak, pitching -ak, elkarrizketa komertzialak, festa pribatuak, …

Arratsaldeko tailerrean, rol jolas horretan, entzule guztiok parte hartu genuen, festibalen partaide guztien errepresentazio bat eginez. Lortu nahi zena honekin adierazi zeintzuk eta nola direzen aurki ditzakegun pertsonaiak zen: jaialdiko zuzendariak, babesleak, film zuzendariak, komunikazio medioak, produktoreak…. dena Dogville estiloko eszenatoki handi batetan kokaturik.