Agur Istanbul!

by • 4 December, 2013 • Uncategorized • Comments (0)586

Azkenean lortu dugu! Istanbuletik irten gara.

Hilabete oso bat bota dugu hemen eta ez da erraza izan. Ez dakit zenbat data jarri genuen irteteko (hiru?… lau?), baina beti zeozer gertatzen zitzaigun denbora gehiago hemen egoteko.

Lehenengo aldian maratoia egitea erabaki genuen, eta ederto egin genuen. Bukatu genuela esan nahi dut, egin genuen marka ez zen hain ona izan. Baina hori berdin da, oso ondo pasa genuen. Maratoia egin ondoren 3 egun behar genituen deskantsatzeko.

20131117_142405

Gero kamera zain egon ginen, eta uste genuen baina beranduago ailegatu zen.

Gogo handiak geneuzkan Istanbuletik irteteko, baina aldi berean oso erosoa da ohe bat edukitzea. Eta gertatu zena oso interesgarria da: azken egunetan konturatu ginen gauza asko falta zitzaigula bisitatzeko. Dena egiteko ez dago denborarik, baina hiriaren giroa eta leku garrantzitsuenak ikustea lortu genuen.

DSCN1648

Lagun asko egin genituen hostelean, eta haiekin istorioak kontatzen berandurarte egoten ginen egunero. Baina joan behar ginen, eta lortu egin dugu!

Hasieran Iranera zuzen-zuzen joateko asmoa geneukan, baina orain Konyako bidean gaude. Hiri hau Derbitzen leku garrantzitsuena da eta Abenduaren hamazazpian haien festibala ikusi nahi dugu.

Sequence 01.Still001

Horretarako Marmara itsasoa zeharkatu genuen. Hasieran bidai polita zirudien, baina gero Javi ez zuen hain ondo pasa. Uste dut argazkietan ondo ikusten dela zer gertatu zen.

DSCN1656

Hurrengo bi egunetan errepideari berriro ohitzen saiatu ginen, baina horretarako kilometro gutxi egin genituen, arasorik ez edukitzeko. Goiznabarri gertatu zitzaiona ikusita pixka bat paranoikoak bihurtu gara edozein minarekin.

Acampando

Gaur kilometro gutxiago egin ditugu baina uste dut merezi izan duela. Balyan saiatu ginen hostel bat aurkitzen, baina ez zegoen bat ere ez. Galdetu genien pertsonak ez zuten ingelesez hitz egiten, baina minutu pare bat pasa ondoren itzultzaile bat aurkitu zuten.

Berarekin dena errazagoa bihurtu zen eta alkatea ere etorri zen. Oso pozik jarri ziren turistak edukitzearekin eta bi logela utz gintuzten gau baterako. Eskerrik asko Balya!

DSCN1684

Afaltzeko gure itzultzailearen etxera joan ginen eta or janari begano berri batzuk (batzuk ez beganoa baita ere) dastatu genuen. Laster Veganodisean jarriko dut beste errezeta berri bat!

Cafe turco balya

Kafea hartu ondoren joan izan behar ginen gure logeletara, Javi bideo bat bukatu nahi zuelako. Eta dena den, oso berandu zen zikloturistentzat: zortzi t’erdiak! Normalean gure dendetan ordu honetan lo gaude.