Bizitzaren eraikinak

by • 1 October, 2013 • Bloga-eu @euComments (0)396

Eraikinak harri txiki

batekin hasten dira. Egunez egun,

3

harriak pilatzean, eraikina itxura eta gorputz

bat hartzen doa.

Denbora, indarra, pazientzia, eta gogoak aurrera

jarraitzeko dira eraikin bati atxikitzen zaizkion izenak, egun baten,

teilatua bere lekuan jarri ahal izateko.

Eraikina behin bukatuta, bere handitasuna, eta bere gogortasuna nabari

ahal izango dugu, bai, distantziatik.

Distantzia hori, denbora pasa ahala, teilatuz jositako zoru luze bat eskainiko digu.

 

Gure bizitzetan, arazo asko ditugu, eraikin asko.

1

2

Guk gara eraikin horien langileak, guk gara arazo horiei teilatua jarriko diotenak, gu gara,

gure indarraz, gure pazientziaz eta gure gogoekin arazo horiei aurre egingo diotenak.

Nork? Zeuk.

Zeuk jarriko duzu muga noiz izango den eguna bertan bera uzteko, ala bestalde,

borroka utzi barik, teilatu madarikatu hori jartzeko.

Arazo txikiei, zein handiei, beti aurre.

Mesedez, inoiz ez amore eman.