DOKUMENTALEZKO BIZIKLAUTAK

by • 26 February, 2013 • Uncategorized • Comments (0)526

 

Punto de Vista

Geure bizikleta bidaiako dokumentala egiteko bidean, munduko beste zenbait profesionalek egindakoa ikusten ibili gara asteburuan Iruñean (Pamplona).

Zero azpiko tenperaturak, elurra, eta dokumentalei eskainitako orduak izan dira asteburu honetako elementu bakarrak. Iruñako “Punto de Vista” Dokumental festibalean, burubelarri egon gara abanguardiako dokumentalak dastatzen, zein direktore ospetsuen atzera-begirak hausnartzen.

Edizio honetako epaimailan Christian von Borries (Alemania), Bill Brown (EEBB), José Luis Cienfuegos (España), Ana Isabel Santos Strindberg (Portugal) eta J.P. Sniadecki (EEBB)egon dira.

Zinemako ikasleetatik, direktore ospetsuetara joan da aurten parte hartu duten film zuzentzaileen zerrenda. Zariarekin etxera itzuliko direzena

k dira: Germán Scelso (‘El Modelo’, Barcelona), Pilar Alvarez (‘Toma Dos‘, Cuba), John Smith (Dad’s Stick, Erresuma Batua) eta He Yuan (‘Apuda’, Txina), azkenengo hau dokumentalik onenaren zaria jasoz.

Thomas Heise, direktoreak duen filmografiaren hainbat filma proiektatu dira, Fatherland, Why a film about this people?,edota Lucky (Niggers) bezala. Bere artelanak ikustean, eta pelikulen osteko hitzaldiei esker, ikusleok ulertu ahal izan dugu nola bere istorioen oinarria, familia bilakatzen dela.

II. Mundu gerraren ostean sortu zen panorama Alemaniarentzat, eta bertan ereiki zan hormarik ospetsuenaren ekialdean bizi izan diren eta bizi diren etorkizunik gabeko gazteen istorioetan murgiltzen da Heise. Lanik gabe, poliziarekin harremanetan, errusiar armadaren aztarna, eta erraustegi bateko egunerokoak dira adibidez artista honek ikutzen dituen gaiak.

Euskal Herriko partaideak egon dira ere. Donostiatik etorritako Mikel Zatarainek, ‘Branka‘ dokumental poetikoa aurkeztu digu. Bertan, Donostiako bahiaren irudi txundigarriak, hurbil izan dugun konfliktoaren soinuekaz konbinatuz, emaitza oso potente bat lortzen du.

Orduak izan dira pantaila aurrena eman ditugunak, eta domeka gauean, etxerako bidean begien erretinak fundituta izanda ere, pozazko sentimendua izan da nekarrena hainbeste ikusi eta ikasi ondoren.

Info gehiago Punto de Vista web orrialdean.

Argazki gehiago HEMEN