Erabakirik zailena

by • 24 September, 2013 • Bloga-eu @euComments (0)470

DSCN1506

Batzuetan gogorra egiten da munduari buelta ematea bizikletaz, baina beste batzuetan pentsatzen dut hau egiteko jaio garela. Orain dela lau egun (bakarrik!) gure dendak basoan ipini genituen eta goizean guztiz izoztuak zeuden. Gaur, guztiz kontrakoa: etxe bat prestatu digute mendian eta 30 gradurekin Dalmaziar kosta ikusten gosaldu dugu. Egunero gauza desberdinak egiteak eta ikusteak bidaia jarraitzeko bultzatzen gaitu.

DSCN1535

Zagrebetik joan ginenean oso pozik geunden. Azkenean hirurok elkarrekin eta kilometro asko egiteko asmoz, baina zoramen hau laster bukatu zen. Goiznabarren belauna guztiz sendatuta ez zegoenez bigarren egunean etxe huts batean lo egin genuen, kilometro gutxi egin ondoren. Han primeran egon ginen, hotz handia egin arren, deskantsatzen, irakurtzen, postak idazten, barrikadak egiten …

Baina Zadarreko bideari ekin genionean, berriro arazo berdina. Minak ez zion Goiznabarri errepideaz disfrutatzen usten. Azkenean geure lagunekin hitz egin genuen eta Goiznabarrek  Zadarreraino autobus bat hartu zuen.

DSCN1559

Javi eta biok bizikletaz jarraitu genuen. Egun hartan izugarrizko hotzarekin eta euriarekin, Ipar poloan geundela zirudien. Geure arropa guztiak jarri behar izan genituen! Eta oraindik ez daukagu eskularrurik! Baina hori egun bateko abentura izan zen, Zadarrera ailegatu ginenean eguraldia guztiz desberdina baitzen, eguzkia eta hogeita ez dakit zenbat gradurekin.

DSCN1585

Goiznabar medikuarengana joan zen eta Marko eta Zoranaren (izen hau euskaraz Goiznabar da) etxera zihoala, bidaiko erabaki garrantzitsuena hartu zuen: hilabete oso bat emango du bizikletaz ibili gabe, belauna guztiz sendatzeko. Oraindik ez dakigu non egongo den, Istanbulen seguruenik, baina bat bateko erabakia denez, pixka bat itxaron behar izango dugu.

DSCN1587

Bitartean Zadar ikusi genuen. Hasieran ez nuen hiri hau bisitatu nahi, gure bidean ez zegoelako, baina asko gustatu zait. Itsas hertzean, Donostiako haizearen orraziako gauza antzeko bat daukate, baina hemen musikarekin! Izugarrizkoak dira haizeak egiten dituen melodiak.

Hiri honetatik oso gertu munduko katedralik txikiena dago, Nin-en. Herri txiki hau oso polita da eta irla batean egon arren, bi zubi dituenez, ez dago arazorik bizikletarekin ailegatzeko. Norbait Kroaziara etortzekotan, guztiz gomendatzen dugu Nin bisitatzea!

20130922_151605

DSCN1630

Orain Splitetik oso hurbil gaude, Trogir izeneko hiri batean. Zoranak etxe bat dauka mendi erdian eta eskaini egin digu. Bidea hona etortzeko ez da hoberena, baina mendia, itsasoa, Split eta Trogir ikusten ditugu terrazatik, izugarrizko paisaia!

DSCN1650

Hemen bi egun lo egiteko plana geneukan, baina hain ondo gaudenez agian ez da inork gu hemendik botatzeko gai izango!

DSCN1646