Ostia, eta Goiznabar non demontre sartu zen??!!
Aste honetako eguaztenean 2 hilabete beteko dira Bilbora bueltatu zenetik.
Istanbulen hegazkina hartu, eta ti-ta batean 4 hilabetetan bizikletaz aurreratutakoa, 3-4 ordutan desegin zuen.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Ezetz asmatu buelta honekin nork poztu zen gehien?
Amatxo!
Heldu bezain pronto koadrila osoa harrera galanta egin zion, afari eder-ederra… bai, hortxe hasi zen bere gainbehera.. jajajaja… Janari gehiago, afariak, gabonak, …
![]() |
![]() |
Bidaian jan ez zuen guztia, orain bere eskura zeukan, eta gainera Jabi eta Hodeirekin konpartitzeko beharrik ez! DENA BERARENTZAT!! Jajajjajaj!!!
Bizimodu berria, estilo berria.. goapoago? Bueltatzeak bere buruak ez zuen ondo hartu 😉
![]() |
![]() |
Bueno, baina jan eta farra ez da guztia izan.. bueltan gimnasio baten apuntatu, eta kilotxo horiek jeizteko bere orduak sartzen hari da. Baina batez ere, bere hankak gogortzeko. Belaunak babesteko beharrezkoa delako.
![]() ![]() ![]() |
Hona hemen Goiznabar kaka egiten:
Esan bezala, aste honetako eguaztenean 2 hilabete beteko dira Bilbora bueltatu zenetik, eta egun berean, ezkerreko belaunaren meniskoa operatzeko baldin badago baieztatuko diote Galdakaoko ospitaleko medikuek.
![]() |
![]() |
Bueno, hain beste ustekabe eta ezbehar pasa ondoren, bere animoak positiboruntz aldatzen doaz..
Laster berriro non?
LASTER BERRIRO ERREPIDEAN!!!
MEKAGUEN SAN ↵§@#✪√ !!!!