Frantziako Tolosan

by • 23 July, 2013 • Uncategorized • Comments (0)625

Ea, herri txiki eta polit hori atzean utzita, Euskal Herriko hegoaldeko Iruñea hiriburura abiatu ginen.

20130712_135522

 

Bertan bidaiak momenturarte eman ez zigun sentsazio berriak aurkeztu zigun, jende oso atsegina ezagutzean, Ainhoa eta Gabi, eta Natalia eta Javi.

Lehenengoko bikotea, bizikletaz ere bidaiatzen egon dira, orain dela hilabete batzuk, Japonian barrena. Eta hurrengo hilabeteetarako proiektu handiago bat prestatzen dabiltzate mundu osoa zeharkatzeko. Nafarroako hiriburuan ostatu eman ziguten, eta oso pozik eta eroso sentitu ginen haien hurbiltasunarekin. Hemen Japonian egindakoaren berriak.

 

 

DSCN0111

Bigarren bikotea aldiz, biziklautak jarraitzen dabilen bidearen kontrako norabidea zeraman, Indonesian hasita, Asiaren erdialde osoa zeharkatuz (“-tan” guztiak), orain Iruñean eta Afrika helburu izanda. Etxe berean topo egin genuen Ainhoa eta Gabiren gonbita jaso zutelako baita ere. Haietaz asko ikasi genuen, batez ere Javierrek hiru urte daramatzalako munduan zehar bizikletaz ibilten, eta momenturarte jaso duen esperientziaren apur batzuk kontau zizkigun. Hemen Javiri egindako elkarrizketa (gazteleraz).

 

Hego Euskal Herria atzean uzteko Pirinioetako 1802 m-tako “San Martin” portua zeharkatu genuen.

 

20130712_192434

Behin goian egonda, pentzetan, konturatzen zara inoiz egingo zenuen gauza bat burutu duzula, ostia! Pirinioak gurutzatu! Benetan sentsazio itzela behin goian egonda.

 

Ipar Euskal herria apenaz ukitu eta berehala Frantzian barneratu ginen. Bruges herria gurutzatzen genbilela egungo txaparrada botatzen hasi eta herriko eskoletan sartu behar izan ginen, bertan gaua igaroz.

Hemen lehenengo astearen laburpena ikusteko (gazteleraz).

 

 

20130711_194607

Ossun herria izan zen gure hurrengo geralekua. Gure biziklauta Javi, ezin izan zuen jarraitu, bere ezkerreko hanka apurtu baino aurretik. Bizikletatik jeitsi, eta ia ibili ahal ezinik autobus geltoki batean jesarri ginen. Pirinioak pentsatutakoa baino garestiago bihurtzen hari ziren.

Bertan egonda, lekaime bat hurbildu zitzaigun eta haiek zeukaten hospedatzeko gelabat eskeini zigun. 2 gau eman genituen han, dutxa, sukaldea, ostutako wi-fia, pianoa, eta ilargia! Hotel bat bezala!

 

 

Hirugarren egunean, bertatik alde egin eta Tarbes herrira heldu ginen. Bertan erabaki genuen Javik ezin zuela bizikletarekin jarraitu eta hurrengoa erabaki genuen: berak Toulouse-raino trenaz joatea eta Hodeik eta nik ibilbide bera egitea baino bizikletaz (130 kilometro).

 

Bi egun pasa ditugu hemen, famili oso jator baten etxearen atzeko partean kanpin dendak jarrita, Dominique eta Fabio, eta haien seme-alabak Sam, Olivia eta Linus.

 

Gaur arratsaldean ekografia bat egingo diote Javiren hankari, ea zer dion medikuak!

 

Gitxika-gitxika, baina beti aurrera!