Hondakinak gustatzen zaizkigulako

by • 12 December, 2013 • Bloga-eu @euComments (0)681

Konyara heldu nahi dugu, Mevala Sufien festibala ikusteko, baina bidean asko egiteko dago. Jende pilo bat ezagutu dugu ere bai, eta italiar bat elkartu zaigu azken egunetan. Batzuetan brometan esaten hari gara lau Biziklautak garela orain, baina denborak esango digu bidai osoan gure alboan egongo den a ala ez.

DSCN3197

Ikusi genuen lehenengo hondakinak antzinako bigarren liburutegirik handiena izan dira, Pergamon (Bai, pergaminoak lehen egin zuten lekuan). Alejandro Magnoren jeneral batek dinastia bat hasi zuen eta hiria politena eta ilustratuena egitea saiatu zen. 300 urteetan lortu zuten 200.000 liburu edukitzea (Alejandrian 300.000), baina haien aurkariak sua hartu zuenean Marco Antoniok Pergamoko liburu guztiak Kleopatrari oparitu zizkion (hori bai bukatzeko era ).

DSCN3194

DSCN3243Egun horretan gaur egungo Pergamon (Bergama) lo egin genuen, baina hurrengo gaua Izmirren pasa genuen.

DSCN3247

Bagenekien Hondakin batzuk zeundela hor, baina Agoran irakurri genuen Homero horkoa zela. Hori bai sorpresa! Karrera osoa Homero itzultzen eta orain bere jaio lekuan (Turkiarren arabera) egon naiz.

DSCN3329

DSCN3318

Hemen warmshowers batek bere etzean hartu gintuen, Mustafa izeneko ikasle bat, eta aldi berean beste bidaiari bat ostatzen hari zen. Federico, beste bidaiaria, bi aste bota zituen Izmirren eta gurekin ikusi zuen ateratzeko unea. Ez daki nora joan nahi duen, horrexegatik gurekin Konyako bidea egiten hari da. Normalean oso lagunarte ona da, baina norbaitek pasta prestatzen duenean beti kexatzen da.

DSCN3346

Berarekin Kusadasera etorri gara eta, nola ez, beste greziar hondakinak bisitatu ditugu, orain Efesokoak. Oso interesgarriak izan dira, eta liburutegiaren fatxada oso ondo mantendu egin da. ziur asko antzinako postalik ezagunetariko bat da.

DSCN3408

Baina Efeson gehien harritu nauena ez da liburutegia edo teatroa, etxebizitzako eraikin bat izan da. Eraikin hau berreraikuntzen hari dira piezaz pieza. Ez dakit zenbat milioi harri dauzkate milaka kutxatan eta puzzle erara berriro eraikitzen hari dira hormak, mosaikoak, apaingarriak …

DSCN3413

Oso ondo ikusten da nola bizi ziren hemengo jendea eta denbora berean sinestezina da ikustea hain beste jende munduko puzzlerik handiena egiten. Uste dut oso goretsikoa dela zeregin hau, pieza originalak  erabiltzen saiatzea, hain beste lana izan arren.

DSCN3417

Asken egunetan hondakin asko bisitatu ditugu, Grezian bizitzen nuenetik ez naiz gogoratzen hainbeste ikustea. Baina orain Konyako bidean Asia Txikia utziko dugu eta pasako ditugun erakarpen kulturalak aldatuko dira.

Orain ekialdera joango gara, 1000 metroko lautada batera, eta hor azkenean aukera izango dugu gure neguko arropak eta lozakuak probatzeko.