Ikaragarria den jendea!

by • 20 August, 2013 • Uncategorized • Comments (0)443

5:30-tan alarma! Ez mesedez…pixka bat gehiago!

Poliziarekin arazorik nahi ez genituenez goiz ospa egin genuen handik. Kilometro nahikotxo pasa ostean jateko geldialdi txiki bat egin genuen eta Luccara ailegatu ginen.
20130805_145753

Han turismo bulegora joan ondoren, hiria ikusteko 2-3 ordu eman genituen. Asko atzegin genuen Lucca eta bizikleta ugari ikustea asko gustatu zitzaigun.

Han gazteentzako elkarte batean saiatu ginen Wifia hartzen eta ordu bete bat egon ginen mail-ak irakurtzen, argazkiak igotzen eta postak antolatzen.
DSCN0610

 

Pixka bat berandu egin zitzaigun eta presaz hasi ginen pedalei eragiten. Empoliko bidea hartu genuen eta bazirudien ez ginela inoiz helduko. Ez dakit nork ipintzen dituen Italian errepideko kartelak baina ezinezkoa da jakitea zenbat kilometro geratzen zaizun ailegatzeko. Hamabost kilometroko kartela pasa genuen eta bost kilometro egin ondoren…berriro hamabost kilometroko kartela! Ezinezkoa! Azkeanean barre egiten dugu horretaz baina nekatuta zaudenean desesperatzeko modukoa izan daiteke.
DSCN0618

Empolin sartu bezain laster merkataritza gune handi batean erosi genuen janaria eta interneta bila egon ginen, baina ez zeuden linea askeak.

 

 

 

 

 

 

DSCN0609

Empolitik ateratzeko bidea galdetu genion auto batean zihoan gazte bati eta emakume batzuengana bidali zigun. Haiei galdetu genien ea non egin genezakeen lo. Emakumeek lehenengo momentutik oso ondo hartu gintuzten eta haien etxeen atzekaldean zegoen belardi batean lo egiteko eskaini ziguten, ezinhobea!

 

Hori bai izan zen erlaxatzea eta ondo lo egitea! Gainera fruta batzuk eta txokolatezko pastela ekarri zizkuguten afaltzeko, ikaragarria da jendea!!

Etapen profilak