Istanbul, Europako azken hiria!

by • 29 October, 2013 • Uncategorized • Comments (0)525

Azkenean Istanbuleko bidean! Hasieran uste genuen 2 hilabete gutxiago emango genituela errepidean hona ailegatzeko, baina berdin da. Geure lehenengo Itaka! Hor Asia hasten da eta Goiznabar gure zain zegoen. Constatinoren hirira ailegatzeko irrikan geundenez azken kilometroak oso zailak izan ziren.

DSCN2841

Sofia utzi genuenetik bazirudien oso gertu geundela baina aldi berean oso urrun. Horrexegatik Plovdiven gelditu ginen gau batez. Baina jarraitu behar genuen. Bakarrik 400 kilometro, lau egun, baina hor egotea nahi genuen.

DSCN2832

Trena edo autobusa hartzea ez zen aukera bat, bizikletaz ailegatu behar ginen. Lehenengo muga gurutzatu eta gero Istanbuleko kaosa.

Gure azken gaua Bulgarian leku oso apropos bat aurkitu genuen, errepidetik urrun. Kotxeak ez ziren hortik entzuten eta izar guztiak ikusten ziren. Leku ezin hobea zela uste genuen, baina afari ostean … auuuuuuuuuuuuuuuu! Otsoak!!

Nik izarrak ikusi nahi nituen, hori da nire azkenengo hobia (konstelazio pare bat aurkitzeko gai naiz, orain), baina gau horretan ohera joan nintzen. Ia-ia ziur nengoen otsoak ez direla gizonengan hurbiltzen, baina ez nuen nire teoria frogatu nahi. Beraz 12 ordu eman genituen lo. Ondo lo egin genuen eta otsoak ez ziren berriro entzun. Bizirik atera ginen!

DSCN2828

Hurrengo egunean Turkiara heldu ginen. Bisa lortzeko behar den baino gehiago ordaindu genuen, haien diruarekin erabiltzeagatik (euroz ordaintzen baduzu merkeagoa da).

DSCN2846

Uste nuen nire bizarrarekin Turkian ikusezina izango nintzela, baina oso gizon gutxi bizarra daramate. Batzuk turkieraz hitz egiten didate baina gehienak arabiarra naizela uste dute. Agian Iranen edo Pakistanen ez dute atzerritarra naizela nabarituko.

Edirne gurutzatzean konturatu ginen Javiren bizikleta pixka apurtuta zeudela. Horko txirrindula denda batera Joan ginen eta beste parrilla bat ez zuela esan zigun, baina hori ez zen arazo bat izan. Korrika joan zen pieza batzuk erostera eta 10 minututan dena konponduta zegoen (gutxi gora behera).

DSCN2861

Hurrengo bi egunak oso zailak izan ziren. Errepidea oso ona zen, eta turkoak nahiko ondo gidatzen dute, baina hamarmila muino igo eta jaitsi genituen. Baina hori ez zen arasoa: gure pentsamenduak istanbulen zeuden.

Harrigarria izan zen Istanbuleko sarrera: kaos organizatua. Ez dakit zenbat mila kotxe eta autobús zeunden, baina arasorik gabe sartu ginen, eta izugarrizko habiadurarekin. 30 kilometro izan ziren hiri hertzetik gure hosteleraino, baina kotxeak baino azkarrago egin genituen. Oso ondo pasatu genuen, baina oso pozik jarri ginen ailegatu garenean.

DSCN2867

Hostelean gure gustukoen frantses bikotea aurkitu genuen eta haiekin afaltzera Joan ginen. Hagia Sofia ikusi genuen bidean eta gehien harritzen nauena, harrituta ez nagoela da. Agian intsentsibilizatu egin gara, baina hiri hau guztiz normala dirudi, bihar ikusiko dugu hau jarraitzen bada.

DSCN2894