Montenegrotik Albaniara: Biziklautak Balkanen bihotzean!

by • 8 October, 2013 • Bloga-eu @euComments (0)406

Kroazia utzi genuenen eta Montenegrora sartu ginenean aldaketa nabaritu genuen, baina paisaiaren diferentzia batez ere.Baina espero ez genuena zen Albaniako muga, hori bai kultu-shock izan genuena, eta asko gustatzen zaigu, hau da nahi genuena: leku desberdinetik pasatzea.

Montenegron bi egun bota genituen, oso polita da herria, baina orain errepidean egon nahi dugu, alde batetatik Kroazian atseden asko hatu ditugulako, eta beste batetik Istanbulen Goiznabar gure zain dagoelako.

DSCN1997

Kotor ondoan belozipedo bat aurkitu genuen antikuario batean, eta horren gainen igo ginen. Oso interesgarria dirudi honelako bizikletak gupidatzea, baina nire ustez gaur egungo bizikletekin hobeto emango diogula bira munduari.
DSCN2002

Montenegron euroak erabiltzen dituzte, hori bai gauza interesgarria. Ez dakigu zergatik, Europar Batasunean ez baitago, baina hau da erabiltzen duten dirua. Egunero bizikleta gainean gaudenean esaten diogu geure buruei: hau begiratu behar dugu, baina gero ez gara gogoratzen. Normalena da, egunero mila gauza pentsatzen ditugu, baina gero gehiengoak ahazten ditugu.

DSCN1979

Bi egun eta erdi pasa ondoren Albaniako mugara ailegatu ginen. Montenegroko kontrola pasa eta kilometro pare bat egin ondoren: “Non dago Albaniakoa? Nik nire pasaportean marka nahi dut!” Ez dakigu nola, baina ez genuen gure pasaporteak erakutsi behar.

DSCN2022
Lehenengo momentutik pertsona guztiak kaixo esaten dizute: “Kaixo! Nongoak zarete?” (ingelesez, noski). Jende gehiengoak irribarrez, hau herri jatorra!

Baina kultura desberdintasuna espero ez genuenez edozein gauza berri harritzen gaitu: ”begira! Motor bat lau pertsonekin, Begira! Hamalau ume kaixo esaten …”- Safari baten barruan gaudela dirudi.

Shkoeder hirian sartu baino lehen amerikar gizon bat bizikletaz bidatzen doana ikusi genuen, eta bererarekin jarraitu genuen. Hirira ailegatu ginenean hor lo egitea erabaki genuen, 3000 Lek genuenez (23 euro), erdia eman genezaken ondo lo egiteko eta dutxa bero bat hartzeko.

Hostelarako bidean beste bi zikloturistak gurerekin etortzea erabaki zuten. Pare hau frantziokoak dira eta Javier eta nirekin jarraituko dute bidea, 2 egun gutxi gora beherea.

DSCN2019

Hostelera ailegatu ondoren ilun egin zen kanpoan, orduan ohera joan gara afari ostean, biharko energiak kargatu behar baititugu. Ez dakigu zer ikusiko dugun, baina honaino esan dezakegu Albania asko atsegin dugula. Nahi genuen exotikotasuna ikusten hasi gara.