Turkiatik ospa egin behar

by • 7 January, 2014 • Uncategorized • Comments (0)760

Bi hilabete eta erdi daramatzagu Turkian eta hemendik joan behar gara. Ez gara aspertu herrialde honekin baina geure bisak agortuko dira bi asteetan. Horrexegatik asken  egun hauetan km asko egiteko plana daukagu, orain Iraneko bisa eskuan  baitugulako.

DSCN4172

Kapadozia ustea izan da geure lehengo froga … eta lortu dugu! Ez da erraza izan, han hotel oso merke eta on batean geundelako. 6 euro gosariarekin! Egongela koba bat zen, eta horko leku bat nire forma hartu du, hain denbora asko eman dudalako han irakurtzen.

Baina joan behar ginen, eliza-koba eta lur-azpiko hiri nahiko ikusi ditugu, eta izugarri gustatu zaizkigu!

DSCN4178

Gero Kayseri-ra heldu ginen. Uste genuen hiri txikia zela (Bilbo bezala), baina milioi bat baino biztanle gehiago ditu. Han warmshowers-eko kide bat bere etxean hartu gintuen. Bere etxean hiru ikasle bizi dira eta denok bukatzear daude, azterketak pasatzen badituzte, 2 asteetan ingeniariak izango dira. Zorte on!

Hasieran esan zuten ez zeukatela denborarik guretzako, ikasi behar zutelako, baina azkenean denbora nahiko egon ziren gurekin. Ez zen gure errua izan! Haiek hain beste denbora eman dute ikasten eten batzuk merezi zuten.

DSCN4175

Hurrengo egunean leku finko bat ailegatzeko ez geneukan, baina herri baten Çay Salunu-n (tea hartzeko leku bat), galdetu genuen hor lo egiteko. Azaldu behar genuen hotel bat ez genuela nahi, eta bai pixka bat erotuta gaudela, eta baietz esan zuten. Eta afaria eman gintuzten! 17 urteko langilearen etxean. Ze ondo jaten de etxe turkiarretan!

Gaur 120 km egitea lortu dugu. Ez dakit noiz izan zen hain beste kilometro egin genuen azken eguna, baina ziur asko orain dela bi hilabete. Oso gogorra izan da. Mendi batzuk igo ditugu, baina zailena azkena izan da. Bekarrik 5 kilometroko igoera izan da, baina oso aldapatsua eta nekatuta geunden. Baina lortu egin dugu, eta leku on bat aurkitu dugu lo egiteko, ez da bost izarreko hotel bat, baina gure aire-koltxoiak haien oheak baino hobeak dira!

DSCN4183

Hemendik Iran arte horrela izango dira egunak. Ezin gara egun bat bakarrik gelditu, bestela Javi paper gabeko inmigrantea bihurtuko da!

DSCN4185