Uztailak 6, abentura hasi egin da!

by • 9 July, 2013 • Bloga-eu @euComments (0)450

Atzo 10.30-tan Bilboko Guggenheimetik atera ginen txirrindulaz munduari urte eta erdi batean buelta emateko asmoz. Guere familiak bertan egon ziren, pixkat urduri egia ezanda, eta hortik Erromora joan ginen kuadrilako lagunak agurtzeko. Azken besarkada ez zen erraza izan, denbora azko haiek guztiak ikusi barik egongo garelako.

 

Salida Biziklautak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Erromo atzean utziz gero Gernikatik pasa ginen eta Ea-n amaitu genun lehenengo etapa, 76 kilometro egin ostean.
Ea-n kriston harrera antolatuta zeukaten, afari popularrarekin ta guztiz, dena Marian eta Gonzaloren eskutik. Haien etxean egin genun lo eta bizikletak Libe eta Iñakiren txokoan utzin genituen. Mila esker guztioi!

 

DSCN0013
DSCN0022

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Orain dela urte bat bururatu zitzaigula proiektu hau martxan jartzea, eta orain dela bi hilabetak indartsuenak izan dira. Hasiera batean geure errekurtzoekin ateratzeko asmoa geneukan, baina konturatu ginen ez zela nahikoa munduari bira osoa emateko. Hori dela eta, kanpoko diru-laguntzen bila hasi ginen, Biziklautak proiektua zabaltzen. Ez zen erreza izan, hasiera batean enpresekin kontaktatzea, proiektua azaltzea, eta haientzako modu atsegin batean aurkeztea…konturatu ginen proiektuari pisua falta zitzaiola.
Gitxika-gitxika joan ginen proiektua atraktiboago bihurtzen, eta abi erakunde publikoetan bai pribatuetan atea jo genun. Geuk konfidantza asko geneukan geure proiektuan, baina espero ez genuena EHU-k interesa jarriko zuenik, hori bai sorpresa!

 

DSCN0007

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hortik aurrera Biziklautak proiektua handituz joan egin da poliki-poliki, eta EHU-rekin bat gogor lan egin eta gero , diru-laguntza batzuk lortu egin ditugu.

Gure eskerrak bidali nahi diegu lagundu gaituzten guztiei, jarri duten esfortzu eta interesagatik, pertsonalki Hector eta Mireni, eta orokorrean Euskalteleri, Faes Farmari, Bizkaiko Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, baiba batezbe EHU-ri, nozki! MILA ESKER!!

 

Geure ibilbide osoa edo etapen perfilak egunez egun ikusteko hemen klikatu