Zagreb, Kroaziako hiriburua

by • 16 September, 2013 • Uncategorized • Comments (0)613

Egun tristea izan zen gure lagunak Idoia eta Diego Zagrebeko aeroportuan agurtu genituenean, egun hartan gauza asko faltan botan genituen.

Hodeik Alemanian jarraitzen zuen bere azkeneko azterketak burutzen.

Kroaziako hiriburuan aurretik egin genituen lagunekin berriro topo egin genuen, eta bertan pare bat egun egoteko eskatu ziguten: etxe bat dutxa beroarekin, janari beroarekin, eta Interneta dohainik? Noski baietz!

 

kafetxo bat hartzen

Ana eta Helena, bere anai-arrebak bagina bezala hartu ziguten haien etxeetan. Tokiko janari tipikoak prestatu ziguten, “Burek” deitutakoa, Arte Modernoko museoa bisitatu eta Zagreb hiria ikusi genuen.

 

Arte moderno_2 Muse Arte Moderno

Azkenean jarraitzeko eguna heldu zen, naiz eta Hodeik Alemanian jarraituz, Javik eta nik jarraitzeko nahiak genituen, beraz gure laguna bidean aurrerago gurekin elkartuko zelakoarekin alde egin genuen hiri hartatik.

Baina espero ez genuen zerbait agertu zitzaigun mamu bat bezala. Egun hartan ia 50 km egin barik, nire belauna berotu egin zen eta izugarrizko minarekin hurrengo hiriko ospitalera (Karlovac) gerturatu behar izan nintzan emergentzietara.

Llegando a Karlovac

 

Bertan, belauna izotzez inguratzeko eta egun batzuk bizikletan ez ibiltzeko aholku eman zidaten, nire aurpegia benetan ikustekoa zen… pasatu zen guztiarekin, hau gehiegizkoa zen niretzat. 

Ala ere, tipuari kasu egin behar nion, beraz Zagrebeko lagunei asuntua kontatu eta hostatu eskatu genien. Baiezkoa berehalakoa izan zen, tren bat hartu eta egindako bidea trenez desegin genuen.

A

 

Hurrengo egunak opor hutsak bezala pasa genituen: ezer ere ez egin barik.

Etxetik atera gabe, ilarra poltsa bat, Ibuprofenoak eta kremabat nire belaunarako izan ziran nere lagunik onenak..

AAAAAAAAAAAAAAAAAAA

welcome home belaun agurgarria

Astea pasa ahala, nire belauna hobeto sentitzen hasi zen, beraz, 7 egun pasa zirenean bizikletaz bakarkako irteera bat egin nuen, eta belauna oso ondo erantzun zuen.

A

Gau hartan Hodeik Alemaniatik heldu zen, tren geltokian jaso genuen, eta, “Manu Chao”-ren kontzertura joan ginen guztiok elkarketa berria ospatzera. Zelako zaletasuna Kroaziartarrena!

 

Aipatzekoa da bertara sartzea posible izan zela kazetari batzuk ginela esateagatik! “Kazetariak? Guk? Bai, hirurak!”

Atzo Zagrabetik berriro alde egin genuen Kroaziako kostaldea helburu izanda, eta berriro ere hirurak batera. Espero dut denbora asko hirurak egotea, errepidean, mendian, hondartzan, edo kasakriston, baina guztiak batera, taldea bat bezala.

Kroaziako iIunbarra